|
5. BIZIKLETAK ESKUINETIK AURRERATZEA.
Bizikletak eskuinetik aurreratu
du abiadura motelean zirkulatzen ari
den automobil bat; bat-batean, autoak
eskuinerantz bira eman du aparkatzeko
edo eraikinen batean sartzeko.
Ikus azalpena flash animazioan (8KB.)
Zer egin...
Bizikleta:
Hirian paraleloan zirkulatzea
baimenduta baldin badago ere,
ez aurreratu eskuinetik, eta
aurretik doan ibilgailua astiro
zirkulatzen ari bada, murriztu
ezazu zure abiadura. Aurreratu
behar baduzu, egin ezazu ezkerretik.
Aurreratu baino lehen, begiratu
beti jo nahi duzun alderantz
–bestela beste ibilgailu
baten kontra jo baitzenezake–,
eta ohartarazi zure maniobraz.
Kotxea:
Ohartarazi beti zure maniobraz,
baita aparkatu edo eraikinen
batean sartu nahi duzunean ere.
Era horretan, errepidean ari
diren beste gidari edo ziklista
batzuek zure asmoen berri izango
dute eta asmo horietara moldatzeko
aukera izango dute. |
6. IBILGAILU BAT KONTRAKO NORANZKOTIK GURUTZATZEA.
Ibilgailu
bat kontrako noranzkoan zirkulatzen
ari da, eta ezkerrerantz bira eman
du, ziklista baten ibilbidearen aurretik
gurutzatuz eta ziklista joz.
Ikus azalpena flash animazioan (8KB.)
Zer egin...
Bizikleta:
Eraman aurreko argia –gauez
derrigorrezkoa da– eta
murriztu abiadura ahal duzun
guztia; horrela, autoak bira
emango duela ikusten baduzu,
gelditu ahal izango zara.
Kotxea:
Bira eman baino lehen, kontu
handiz egiazta ezazu ez duzula
aurrerantz joan nahi duen inongo
ibilgailuren ibilbidea oztopatuko.
Gogoratu bizikletak ere ibilgailuak
direla, eta lehentasuna dutela.
|
|