Contacto | mapa de sitio | ayuda | accesibilidad eu | es
 
 
 
 
 




Gomendioak


Zirkulatzeko gomendioak (4/4)

7. ALBOKO TALKA.

zirkulatzeko gomendioaren irudi txikia , alboko talka Ziklista ezkerrerantz mugitu da bere erreiaren barruan, auto bat edo beste oztoporen bat saihesteko, eta beste ibilgailu batek harrapatu du atzetik.

Ikus azalpena flash animazioan (8KB.)




Zer egin...
Bizikleta: Ez lekualdatu inoiz ezkerretara, aldez aurretik zure atzean zer egoera dagoen jakiteko atzerako ispilutik, edo burua jiratuta, begiratu gabe. Alboko distantzia (1’5 m) mantendu gabe eta kontrako noranzko osoa edo zati bat hartuta aurreratzea debekatuta baldin badago ere, batzuetan ez da arau hori betetzen. Ez zirkulatu aparkalekuak dauden zonetan, ibilgailuak egon arren: oztoporen edo ibilgailuren batek ezkerrerantz mugitzera behar zaitzake eta.

Kotxea:Bizikleta bat aurreratzean, kontrako noranzko osoa edo ia osoa hartu behar baduzu, errespeta ezazu segurtasunaren alboko distantzia, eta aurreikus ezazu ziklista “kulunka” daitekeela.


8. ATZETIK JOTZEA.

zirkulatzeko gomendioaren irudi txikia, atzetik jotzenEz da oso maiz gertatzen den istripua, baina bai ziklistek gehien beldurtzen dituena. Automobil batek atzetik jo du bizikleta bat, ikusi ez duelako (gauez), edo garaiz gelditu ez delako.


Ikus azalpena flash animazioan (8KB.)


Zer egin...
Bizikleta: Gauez ibiltzen bazara, nahitaezkoa da aurrean argi bat eta atzean beste bat eramatea –AEBetan, bizikletak nahastuta dauden talken % 60 gauez gertatzen da–. Zirkula ezazu zabalak diren eta trafiko motela duten kaleetan; era horretan, automobilak zu ukitu gabe igaro ahal izango dira eta, zu berandu ikusi arren, erreakzionatzeko astia izango dute. Era berean, gomendagarria da bigarren mailako kaleetan ibiltzea, batez ere asteburuetan, alkoholemiaren mugak gainditzen dituzten gidari gehiago egoten direlako.

Kotxea: Zirkula ezazu ezarritako abiadura-mugak betez, eta errespeta ezazu segurtasun-distantzia ibilgailu guztiekin. Gidatu erne, eta ibilgailuko argiak segurtasun-baldintzetan eraman, zuk ikus dezazun eta zu ikus zaitzaten.



<< 1 2 3 4
&nbsp;
&nbsp;
Sartu bistaratzeko pantailan
 
 
&nbsp; Diputación Foral de Gipuzkoa | aviso legal   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net