| Iturria: Trafikoko Zuzendaritza
Nagusiak argitaratzen duen aldizkariaren
161. zenbakia, 2003ko uztaila-abuztua.
1. ESKUINEKO BIDEGURUTZE BATEAN.
Ziklista bere eskuinetik zirkulatzen
ari da. Kale perpendikular batetik
(edo garaje batetik) automobil bat
irten da eta ziklista jo du, edo ziklistak
autoaren kontra jo du.
Ikus azalpena flash animazioan (12 KB.)
Zer egin...
Bizikleta:
Gauez nahitaezkoa da aurreko
argi bat eta atzeko beste bat
eramatea. Txirrina erabili behar
duzu, bai egunez, bai gauez,
eta murriztu abiadura, behar
izanez gero geratu ahal izateko
moduan. Bidegurutzera hurbildu
ahala, erreian ezkerralderago
jarriz gero, auto-gidariak zu
ikusteko aukera gehiago egongo
dira.
Kotxea:
Bidegurutze batean zaudela,
gogoratu autoak baino eskuinalderago
ibiltzen diren bizikletak, ziklomotorrak
edo motozikletak egon daitezkeela.
Egiazta ezazu ibilgailu “ahul”
horiek hor ote dauden. |
2.
IBILGAILU BATEN ATEAREN KONTRA.
Ziklista eskuineko erreian zirkulatzen
ari da, eskuinaldean aparkatuta dauden
autoekiko paraleloan. Bat-batean,
gidari batek atea ireki du eta ziklistak
ez du geratzeko astirik izan.
Ikus azalpena flash animazioan (8 KB.)
Zer egin...
Bizikleta:
Erreian, zirkula ezazu ezkerralderago,
ezustean irekitzen den ate baten
kontra ez jotzeko, eta aparkatutako
autoei adi. Arreta handia izan:
gidari batek atea ireki dezake
zu hor zaudela konturatu gabe.
Kotxea:
Errepidera ematen duen atea
ireki baino lehen (orokorrean
ezkerrerantz), begiratu atzerako
ispiluan, ibilgailurik ez datorrela
egiaztatzeko. Eta ireki atea
kontu handiz: baliteke norbait
egotea eta zu atzerako ispilutik
ikusi ez izana. |
|