Contacto | mapa de sitio | ayuda | accesibilidad eu | es
 
 
 
 
 




Gomendioak


Aholkuak gidarientzat

Irudia: oinezkoak errespetatu


Ziklista bat aurreratu nahi baldin baduzu, manten ezazu 1’5 m-ko distantzia gutxienez, eta murriztu abiadura, zure ibilgailuak sortzen duen aireak ziklistari egonkortasuna galeraz bailiezaioke eta ziklistak oreka galdu ondoren eror bailiteke.

Ziklistak paraleloan dabiltzala ikusten duzunean, egon lasai, horrela ibiltzen direlako ikusgarriago izateko.

Trafikorik ia ez dagoen errepideetan, ona da klaxona erabiltzea ziklistari gertu zaudela adierazteko, baina ez jo gertuegi, ziklista izutu bailiteke.

Autoa aparkatu ondoren autotik irten nahi baldin baduzu, atea ireki baino lehen egiazta ezazu ziklistarik ez datorrela.

Semaforo, biribilgune edo bidegurutzetan, ziklista beste ibilgailu bat balitz bezala tratatu behar dugu; beraz, ziklistak lehentasuna izanez gero, itxaron ezazu eta utzi pasatzen.

 
 
Sartu bistaratzeko pantailan
 
 
  Diputación Foral de Gipuzkoa | aviso legal   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net