Compañías
http://www.webviajes.com/transporte_aereo.htm
Erraza ez bada ere, arrakasta izanez
gero, bizikleta hegazkinez ere garraia
dezakezu. Konpainiek pertsona bakoitzeko
20 bat kiloko ekipaje fakturatua
eramatea baimentzen dute, bizikleta
barne. Hala ere, jakin behar duzu
eskuko poltsa bat (5 kg) eramateko
aukera ematen badute ere, ezin izango
duzula poltsa horretan tresnarik
eraman.
Ekipajeak hegazkinez garraiatzeari
buruzko araudia ez da oso argia
eta, beraz, aukeratu duzun konpainiarekin
hitz egin beharko duzu, edo konpainiaren
web orrialdean kontsultatu, enpresaren
politika zein den jakin nahi baduzu.
Zenbait konpainiak exijitzen dute
bizikleta paketatuta egotea eta
gurpil guztiak hustuta, hegaldian
lehertu baitaitezke presioa dela-eta.
Bestalde, konpainia batzuek gehigarri
berezi bat kobratzen dute –24
bat euro– bizikleta ekipaje
berezitzat hartzen dutelako, edo
gainkargagatik, eta beste konpainia
batzuek, aldiz, ez dute ezer kobratzen.
Onena bidaiatzeko bizikleta ondo paketatzea
eta prestatzea izango da, bestela
arazoak sor daitezke.
Hona hemen gomendio
batzuk:
1.
Bizikletak garraiatzeko poltsa
bereziak badaude ere, behin
helmugara iritsi zarenean,
ibilbidean bizikletaz jarraitu
nahi baldin baduzu, poltsa
traba izan daiteke. Horregatik,
zenbaitetan, hobe izango da
edozein bizikleta-dendatan
kartoizko kutxa bat eskatzea
eta bizikleta bertan paketatzea.
Gainera, soka batez, helduleku
bat egin dezakezu, eramatea
errazagoa izan dadin.
2.
Erosoena pedalak eta gurpilak
desmuntatzea da –eta
gogoratu, gurpilak hustuta–.
3.
Bizikleta ahalik eta lauen
geratzea lortzeko, eskulekua
biratu beharko duzu koadroarekiko
paraleloan geratu arte.
4.
Era berean, komeni da erradioak
estaltzea, kalterik paira
ez dezaten eta desitxura ez
daitezen. Jarlekua jaistea
ere ondo dago, eta baita aldagailua
edo balaztak babestea ere.
5.
Kutxan beti tarteren bat geratzen
denez, tresnak edo alportxak
sar ditzakezu bertan, eta
lozakua bera, zabalduta, babesgarri
ona izango da. Egiaztatu kutxak
gainkargarik ez duela.
6.
Bukatzeko, itxi ondo kutxa
zinta itsasgarria erabiliz.
Asko erabili beharko duzu,
bestela kutxa erraz puska
daiteke.
7.
Hobe duzu fakturatzeko tokira
lehenbailehen iristen bazara;
era horretan, arazoak eta
luzeegi itxarotea saihestuko
dituzu.
8.
Ekipajea jaso behar duzunean,
kontuan hartu zenbaitetan, ekipajea
berezitzat hartzen badute, beste
ate batetik ematen dutela. http://www.bikeaccess.net/BikeAccess/default.cfm.
(garraiobideekin zerikusia duten
esperientziak) |
|