Harremana | web gunearen mapa | laguntza | irisgarritasuna eu | es
 
 
 
 
 



Zure bizikletaz
bidaiatu


Trena (2/2)

Bizikletak trenera!trenean bizikleta igotzen

Trenean, zenbat eta azkarrago igo eta jaitsi, orduan eta eragozpen txikiagoa egingo diezu bidaiariei. Igo edo jaitsi zeure burua nabarmenduz, trena abia ez dadin zure bizikleta oraindik bagoitik jaisten ari zarela; geltokiko buruak lagun diezazuke.

RENFEk ez du bere gain hartzen garraiatzen dituzun objektuen ardura eta, beraz, komenigarria da bizikletak zaintzea edo, bestela, giltzarrapoz behar bezala lotzea, inork lapurtu ez ditzan.

Gomendatzen dizugu geltokira ordu erdi bat lehenago iristea txartelak lasai erosteko eta bizikletak ere trenean lasaitasunez sartzeko. Zortziko taldea baldin bazarete, aldirietako trenetan bidaiatzeko 10 bidaiako bonoa eros dezakezue, horrela bidaia merkeago aterako zaizuelako. Tren erregionaletan, bestalde, tarifa berezia dago –179.a–, 10 lagunetik gorako taldeen txartelean % 20ko murrizketa duena.

RENFEren araudiaren arabera, furgoia duten trenetan, azkena erabili ohi da bizikletak garraiatzeko; bizikleta asko direnean eta furgoian sartzen ez direnean, beste furgoi bat jarri ohi dute. Batzuetan furgoia itxita egoten da eta, hortaz, gehienetan kabina egoten den txartel-zulatzaileari eskatu beharko diozu furgoia irekitzeko.

Geltokiko langileekin justifikatu gabeko arazoren bat sortuz gero, jakin ezazu erreklamazio-orri bat dagoela eta jarritako kexari erantzun behar zaiola. Erantzunik jaso ezean, RENFE Kontsumoko Arbitraje Batzordeko kidea da eta bertan doan erreklamatu ahal izango dituzu jasandako kalteak, eta itzulketak edo ordainak eskatu. Dena den, horretarako froga gisa balio dezaketen agiri guztiak gorde beharko dituzu –fakturak konponketa egiteagatik, erosketa-tiketa, bizikletaren egoeraren argazkiak, eta abar–. EAEko kontsumitzaile eta erabiltzaileei informazioa, babesa eta defentsa eskaintzeko zerbitzuak ere oso lagungarri izan daitezke.

EUSKO TREN

www.euskotren.es

Easo plaza, zk. g. • 20006 Donostia- San Sebastián • 902 543 210

EuskoTrenek ez du bizikletaren garraioa kobratzen, eta minusbaliatuentzat gaitutako guneetan bi edo hiru bizikleta sar daitezke. Era berean, ez da beharrezkoa bizikletak eramateko baimenik eskatzea, baina bizikleta gehiago eraman nahi izanez gero, txartel-leihatilan galdetu behar da.




<< 1 2
&nbsp;
&nbsp;
Sartu bistaratzeko pantailan
 
 
&nbsp; Gipuzkoako Foru Aldundia | lege oharra   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net