|
RENFE
www.renfe.es
Telefonozko informazioa eta
txartelak erreserbatzeko: 902
240 202
Donostia- San Sebastián
• Frantzia pasealekua,
zk. g.
Irun • Geltokia, zk. g.
|
RENFEk bizikletak
garraiatzeko erregelamendu bat
du, konpainiako txartel-zulatzaile
guztiek ezagutzen ez dutena eta,
beraz, hiru lagun trenez joanez
gero, hobe duzue erregelamendu hori
eskura baduzue. Hiru baino gehiago
ez bazarete, ez da beharrezkoa baimen
berezirik eskatzea edo geltokiko
buruari horren berri ematea. Jende
gehiagoko talde bat osatzen baduzue,
edo geltokian ziklista gehiago topatuz
gero, baimena eskatu behar da. Tren
erregional batean bidaiatzeko baimena
behar izanez gero, gomendagarriena
da egun batzuk lehenago RENFEko
zerbitzu erregionalekin harremanetan
jartzea eskaintzen dituzten telefonoen
bidez, eta ez ahaztu bidaia joan-etorrikoa
izaten dela. Aldirietako trenetan
bidaiatzeko ez da beharrezkoa berariazko
baimena izatea.
RENFEk, aldirietako
zerbitzuetan, bizikleta bat
onartzen du, oro har, plataforma
bakoitzeko eta, oso gutxitan, bi
ere bai. Oso ausartak bazarete,
hiru ere sar ditzakezue, baina horrelakoetan
txartel-zulatzaileak eska diezazukete
trenetik jaisteko. Hasiera batean,
edozein tren erregionalek arazorik
gabe garraia litzake baita hogei
bizikleta ere.
Ibilbide
luzeko trenek beste baldintza
batzuk dituzte bizikletak garraiatzeko
orduan. Bizikleta ekipaje gisa onartzen
dute horregatik gehiago ordaindu
behar izan gabe; baina, horretarako
ohatze edo ohe-bagoian bidaiatu
behar duzu; bizikletak eramateko
poltsaren barruan sartu behar da
bizikleta, hau da, paketatu behar
da; bagoiko atal bakoitzeko bi bizikleta
gehienez onartzen dira, eta beheko
ohantzeen azpian kokatu behar dira,
ezbeharrak saihesteko. Jadanik ez
dago fakturaziorik, baina RENFEk
ezarritako araudiak bizikleta eramatea
baimentzen du, muga batzuk jarrita.
Nazioarteko
trenek ere ez dute fakturaziorik
egiten, eta nazioarteko europar
konpainiek erraztasun handiak ematen
dituzte bizikletak garraiatzeko
orduan. Murrizketak txikiagoak izaten
dira bizikleta poltsa baten barruan
eramaten baldin baduzue. Nolanahi
ere, TALGOn edo AHTn eramanez gero,
garraio berezia eskatzen dute eta,
beraz, gomendagarria da konpainiarekin
harremanetan jartzea bidaiari ekin
baino lehen.
|